sábado, 16 de octubre de 2010

Simon Bolivar omendu dute Internazionalista Egunean

INTERNAZIONALISTA EGUNA
Simon Bolivar omendu dute Internazionalista Egunean
Internazionalista Eguna ospatzen ari da gaur Askapena. Simon Bolivarri Ziortza-Bolibarren eginiko omenaldiak eman die hasiera ekitaldiei.
16/10/2010 16:53:00
Ampliar esta imagen

Bolibarren egin duten ekitaldiaren irudia. (Marisol RAMIREZ/ARGAZKI PRESS)
GERNIKA-. Simon Bolivar askatzaileari Ziortza-Bolibarren gaur goizean eginiko omenaldiarekin hasi da Internazionalista Eguna.
Bertsolariak, aurreskua, lore eskaintza eta Bolivarren figuraren inguruko hitzaldia izan dira, eta 60 lagun inguru elkartu dira.
Eguerdian bazkaria egin dute 300 lagun inguruk, eta arratsaldeko 19.00etan ekitaldi politikoa antolatu dute Gernikako Pasealekuan.
Ameriketako hainbat Estaturen sorreraren bigarren mendeurrena du ardatz aurten Internazionalista Egunak, eta horren harira "Herriok independentzia!" bideoa prestatu dute.
Horrekin batera, Askapenaren aurkako polizia operazioak markatu du aurtengo hitzordua.
Erakunde horretako zazpi kide atxilotu zituzten irailaren 28an Hego Euskal Herrian, eta beste bat Hendaian, urriaren 12an. Auzitegi Nazional espainoleko Pablo Ruz epaileak atxilotuetako bost espetxeratzeko agindu zuen, eta gauza bera egin zuten Uberka Bravorekin.

No hay comentarios:

Publicar un comentario